Manhattan Escorts NYC Escorts

Anixe, mikrokooperatiba

17. febrero 2016 | Por | Categoria: Creación de Empresas
CompártenosEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Facebook

anixe

Anixe gai sozialak jorratzen dituen mikrokooperatiba da , hala nola, parekidetasuna, interkulturalitatea, hezkidetza… Gai hauek, hitzaldi, tailer eta dinamika desberdinen bidez lantzen ditugu, adin desberdinetara bideratuak direnak. Adinaren, interesen eta beharren arabera dinamika desberdinak egiten ditugu, beti ere modu dinamiko batean, ikus-entzunezko baliabideak ,jokoak eta bertzelakoak erabiliz. Tailer eta hitzaldi hauek Guraso eskolentzat, eskola eta ikastolentzat, irakasleentzat… bideratuak izaten ahal dira, formakuntza saio moduan, kontzientzia sortzeko tailer moduan…. Honetaz gain, gure elkarteak gestoria lanak ere burutzen ditu, enpresa, ikastetxe, supermerkatuei… bideratuak. Kontsultak, berdintasun-planak… diseinatzen ditugu.

Mikrokooperatiba bat egitea erabaki genuen, mikrokooperatiba mota honek bi pertsonek gestionatzeko aukera eskaintzen duelako, eta momentuz elkarte hau bi lankideek soilik osatzen dugunez, aukera paregabea iruditu zaigu gure proiektua modu profesional batean aurrera eramateko.

Itxaso Alcalde eta Eneritz Rekarte sustatzaileak dira.

Comments are closed.