Lastotan Sozietate Kooperatiboa

28. septiembre 2014 | Por | Categoria: Creación de Empresas
CompártenosEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Facebook

IMG_20140926_111842

Lastotan Sozietate Kooperatiboa, berriki sortutako ekintza sozialeko Kooperatiba dugu, hiru emakume gaztez osatua, oraingoz. Nerea Esparza, Saioa Martinez de Lizarrondo eta Oihana Beloki ain zuzen.  Gaur egun, azken hau da dagoen langile bakarra.

Lastotanen misioa eta gaur egungo eginkizuna, hezkuntza proiektu bat garatzean datza, Elkarbizitzaren Laborategiaren eraikuntza ain zuzen. Hori lortzeko, eta egitasmo integrala dugunez, bi bide hartu ditugu bidea hasteko: Sexuen arteko elkarbizitzari lotutako hezkuntza programak egiten ditugu eta barazki ekologikoen ekoizpena eta salmenta batipat. Bide luzea dugu aurretik…

 Ze ba erabaki zenuten eredu kooperatiboa?

 Hasieratik sentitzen genuen gure asmoa lanpostu duin bat sortzea zela, ez genuela ohiko empresa sistema sortu nahi, gure bizitzak kontziliatzeko lanpostu malgu zein duina behar genuela, alegia. Bestalde, gure lan asmoek gizartean eragina izan zezaten argi genuen ere, nolabait gure lana gizartea hobetzeko balio izatea, beraz, Ekintza sozialeko Kooperatiba sortzea aproposena iruditu zitzaigun.

boletinak eta buzoiak[1] Hauetatik ze balio azpimarratuko zenukete?

Elkarlana-auzolana kontzeptua elkarbizitzaren gako bat izanik, hau izango litzateke guretzako oinarrizko balorea, kooperazioa ain zuzen ere. Gure ibilbide pertsonal zein profesionalean argi behatu dugu elkarlanaren indarra eta magia…elkarrekin nahi duguna lor dezakegulako. Gaur egun, profesionalki etsitutak gauden honetan eta nolabait, gure burua salduta ikusten dugun honetan, elkarlanaz egoerari buelta emateko gai garela sinistu behar dugu. Guk sinisten dugu!!

eskuak guapa[2]Ze motako eragina dauka egunerokotasunean kooperatiba izateak?

Garrantzitsuena gure buruaren jabe garela da, lana guk antolatzen dugula, autonomoak gara. Gure ametsa gu geuk kudetaezn dugu. Honi konfidantzazko erabakigunea dugula gehitu behar diogu, ekipo bat garela eta ez garela bakarrik sentitzen. Ez dela gutxi!!

Bestalde, orain arte menperatu ez ditugun funtzioak egitera behartutak gaudela, gu baigara guztiaren arduradun, beraz, gauza berri asko ikasi beharko ditugu.

Eta bukatzeko, kooperatiba izanik ANELkoen deiak eta proposamenak jasotzen ditugula…jejej

 ANELetik ze motako laguntza jaso duzue martxan jartzeko?

Ba guretzako garrantzitsuena gugan eta gure egitasmoan sinistu dutela litzateke. 2 urte ta piko eman ditugu bueltaka eta denbora guztian gure ondoan ibili dira gure ekipoa babesten, bideragarritasuna gurekin aztertzen, marku legala erakusten… beste entitate batzuk egin ez dutena, alegia,  gure erritmoa errespetatuz eta momentu klabe batzuetan laguntza ematen.

Behin kooperatiba sortzea argi genuenean, paper guztiak egiten eta prozesuan laguntzen egon dira, denbora guztian. Gaur egun, formazio aukera politak eskeintzen ari dizkigu ez dakigun guzti hori menperatzeko aukera ematen ari digute. Eorkizunean autonomoagoak izateko, beraz, bikain.

Nola azalduko zenukete laburki zuen iharduera? Nori zuzenduta dago?

 Gure asmoa Elkarbizitza bere osotasunean landuko duen Hezkuntza Espazio bat sortzea da, Elkarbizitzaren Laborategia. Baina bide luzea izango da egitasmo guztia espazio berdinean integratzea edo txertatzearena.

Hasieratik hasi gara eta gaur egun, sexuen elkarbizitzarekin lotura duten hezkuntza programak egiten ditugu, adin eta talde guztiei zuzendutak, baina bereziki gazteekin lan egiten dugu oraintxe bertan.

Bestalde barazki ekologikoen ekoizpena  egiten dugu ere, hainbat etxeetara eta jatetxe batzuetara iristea helburu dugularik.

 Nola irudikatzen duzue zuen etorkizuna?

Mmmm…etorkizuna koloretsu ikusten dugu!! Gure burua, natura errespatazen eta gozatzeko aukera ematen duen espazio natural batean ikusten dugu, hiritik kanpo baina gertu,  lastoz egindako eraikinekin, baratze polit batekin,  etortzen diren pertsonak bertako barazki ekologikoak jaten, kanpaldi zein egonaldiak egiten…balore txiki haundienak transmititzen…ELKARBIZITZA OSASUNTSUA BIZITZEN!!

 Argi dugu ere, lan ta lan ikusten dugula etorkizuna, baina lan harreman duin eta malgu batean oinarrituta, bidea disfrutatzen…eta gure bizi erritmoak errespatazen. Horrek egitasmoaren mantsotzea suposatzen badu ere.

panela osatzen[1]

 

Un comentario desde "Lastotan Sozietate Kooperatiboa"

  1. Imelda Mañeru dice:

    Egun on

    Desde el área de igualdad del ayuntamiento de Tafalla nos ponemos en contacto con vosotras porque nos interesa realizar una sesión formativa dirigida a jóvenes entre 16 y 20 años sobre “Ligoteo sano” en la primera semana de agosto (día sin cerrar aún).

    Cuando tengáis un momento me hacéis el favor de poneros en contacto conmigo

    Imelda
    Técnica de Igualdad / Berdintasun teknikaria
    948 70 18 11